LABORAL KUTXA

BILBAO MENDITRAIL 2020

OHAR OFIZIALA:

COVID-19 koronabirusaren krisiak sortutako egoeraren aurrean, Laboral Kutxa Bilbao Menditrail-ko antolatzaileak jakinarazi nahi dizuegu, gobernu eta kirol erakundeekin harremanetan gaudela, haien argibide eta gomendio guztiak jarraitzeko. Eta, oraingoz, hartzen ari diren babes-neurriek maiatzaren 24ko datari eragiten ez diotenez, gaur egun, 8. edizioaren data mantentzea da gure asmoa. Baina badaezpada, beste data bat bilatzen ari gara. Maiatzean egiterik ez badago, atzeratzea baino ez da baloratuko, inoiz ez ezeztatzea. Kasu horretan, izena ematen duten parte-hartzaileei banan-banan emango zaie xehetasun eta berri guztiak.

Ezarritako neurrien eta konfinamenduaren bilakaeran dagoen ziurgabetasunaren aurrean, argiak izan nahi dugu, jada izena emanda daudenekin eta izena emateko asmoa zutenekin. Epemuga bat finkatu dugu behin betiko erabakiak hartzeko, eta apirilaren azken astean izango da. Orduan aztertuko dugu proba egin daitekeen edo atzeratzea beharrezkoa den. Gure aldetik, Laboral Kutxa Bilbao MendiTrailaren beste edizio batez gozatu ahal izateko lanean jarraitzen dugu. Gure sare sozialetan eta web orrian nobedade guztien berri emango dugu.

Azkenik, zuen gogoarekin bat egiten dugu, egoera hau lehenbailehen pasa dadin, eta maite ditugunak eta gure ingurunea, mendiak baten ere, berriz gozatzeko. Baina arduratsuak izan behar gara, beraz, berrogeialdi honetarako gure animo guztiak ematen dizkizuegu. Pertsona asko gaizki pasatzen ari zarete, eta beste batzuk, guztion onerako, ahalegin ikaragarria egiten ari zarete. Zaindu gaitezen denon artean. Egoera horri ahalik eta modu positiboenean aurre egiteko garaia da. Guztion artean gaindituko dugu. #etxeangeratu #nietxeangeratzennaiz #guztiokbateralortukodugu


8. EDIZIOAREN BERRITASUNAK

Soilik Mendi Erdi Maratoia neurtuko da eta sari zeremonia izango du. Mendi martxako zein mendi familiarreko parte-hartzaileak kirol materialeko zozketa batean sartuko dira (dortsal zenbakiarekin).

Lehiaketaren kategorien adinak hurrengoak dira:

Senior: 16-39 urte bitartekoak
Beterano A: 40-45 urte bitartekoak
Beterano B: 46-55 urte bitartekoak
Beterano C: 56-66 urte bitartekoak
Beterano D: 67 urtetik gorakoak

2019ko SAILKAPENAK

22km-ko Traila

30km-ko Traila

Organizador

Patrocinador Principal

Media Partner

Innevento sports Laboral Kutxa EL CORREO Bilbao SER Bilbao

Patrocinadores

Ayuntamiento de Bilbao Ayuntamiento de Bilbao Columbus Outdoor

Colaboradores

Ayuntamiento de Etxabarri Hazi Euskolabel Euskotren Fnac Bilbao Cafés Baque Coca-Cola Kaiku Cuetara