LABORAL KUTXA
BILBAO MENDITRAIL 2020
OHAR OFIZIALA:
COVID-19 koronabirusaren krisiak sortutako egoeraren aurrean, Laboral Kutxa Bilbao Menditrail-ko antolatzaileak jakinarazi nahi dizuegu, gobernu eta kirol erakundeekin harremanetan gaudela, haien argibide eta gomendio guztiak jarraitzeko. Gaur egun, 8. edizioaren data Urriaren 12ra atzeratzea da gure asmoa* (oraindik ez da 100% ofiziala data hori). Gure aldetik, Laboral Kutxa Bilbao MendiTrailaren beste edizio batez gozatu ahal izateko lanean jarraitzen dugu. Gure sare sozialetan eta web orrian nobedade guztien berri emango dugu.
Azkenik, zuen gogoarekin bat egiten dugu, egoera hau lehenbailehen pasa dadin, eta maite ditugunak eta gure ingurunea, mendiak baten ere, berriz gozatzeko. Baina arduratsuak izan behar gara, beraz, berrogeialdi honetarako gure animo guztiak ematen dizkizuegu. Pertsona asko gaizki pasatzen ari zarete, eta beste batzuk, guztion onerako, ahalegin ikaragarria egiten ari zarete. Zaindu gaitezen denon artean. Egoera horri ahalik eta modu positiboenean aurre egiteko garaia da. Guztion artean gaindituko dugu. #etxeangeratu #nietxeangeratzennaiz #guztiokbateralortukodugu
8. EDIZIOAREN BERRITASUNAK
Soilik Mendi Erdi Maratoia neurtuko da eta sari zeremonia izango du. Mendi martxako zein mendi familiarreko parte-hartzaileak kirol materialeko zozketa batean sartuko dira (dortsal zenbakiarekin).
Lehiaketaren kategorien adinak hurrengoak dira:
– Senior: 16-39 urte bitartekoak
– Beterano A: 40-45 urte bitartekoak
– Beterano B: 46-55 urte bitartekoak
– Beterano C: 56-66 urte bitartekoak
– Beterano D: 67 urtetik gorakoak