Datozen asteetan iragarriko dugu Laboral Kutxa Bilbao Menditraril azokaren 10. ediziorako izena emango dugula. Aurreko edizioetan bezala, interesa duten pertsona guztiek eman ahal izango dute izena mendi maratoi erdian, mendi ibilaldian edo familia martxan. Guztiak Miribillako pilotalekutik irtengo dira eta Itsas Museoaren inguruan amaituko dute. 21 kilometroko ibilbidea Etxebarri eta Artxandarantz joango da, eta 9km-koa Kobetarantz, gero Basurtura jaisteko. Bi aukera oso eder Bilbo inguratzen duen eraztun berdea sakonago ezagutzeko. Adi egon gure webguneari edo sare sozialei, laster iragarriko baititugu irekiera-data eta 10. edizioa ospatzeko abiaraziko ditugun sustapenak