Beste edizio bat, eta dagoeneko badira hamar. MendiTrail arrakastarantz hazten ari dela ikusteak izugarrizko poztasuna ematen digu eta sentsazio horrekin ixten dugu aurtengo edizioa.

Aurtengo aldaketarik esanguratsuena ibilbidea aldatzea izan da, irteera eta helmuga Bilbao Arenan kontzentratzeko eta probari izaera mendizaleagoa emateko. Gainera, aldaketa horrek euriaz eta lokatzaz gozatzeko aukera eman du eta badirudi berrikuntza horiek asko gustatu direla.

Horregatik, 2024ko edizioa aurtengoa baino hobea izateko lanetan jarraitzen dugu. Hemendik eskerrak ematen dizkizuegu parte hartzaile guztiei eta datorren urtean ikustea espero dugu.

Animo eta entrenatzera!